XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zein aldaketa ekar zezakeen Miarritza egoitza aldatzeak?.

Hasteko, aipatu behar da aldizkariak laster sumatuko zuen arriskua: Bidasoa-ko muga eta frankismoaren zentsura politikoa.

1954eko azken aleak salatu zuen zentsura horren jokua, eta 1960an aldizkaria itoko zuten arrazoinetako bat hortxe agertzen da garbi: .

Eta erronka botatzen zien aldizkariak irakurle-idazleei: .

Hautabide horretan, irakurleek poliki erantzun zuten, aldizkariaren zuzendaritza aurrera bultzatuz.

1956. urtea harremanak berritzekoa izan zuen Zaitegi-k.

Andima Caracas-a joana zen, zuzendaria Euskadira itzultzean.

Bazirudien adiskide berriak bil zitezkeela; hilabete batzuetan ez dago apenas aldizkariaren orrialdeetatik dei larririk zabaldu beharrik.

Baina Euzko-Gogoa-k ez zuen, noski, bere burua ordaintzen: , idazten da 1957an berriz.

Zaitegi jabetzen da, impasse batean dagoela bere lana.

Ameriketatik etortzeak bakarrik ez duela funtsean deus aldatu.

Euskal kulturaren lagunartetxoa zuzpertu beharra dago.

1956an Euskal Herrian kultur lanen mundua berritzen ari da.

Hegoalde barneko kultur langileek biltoki berriak dituzte (Egan, Euskara, Jakin, etab.), eta ez dute estatuarteko mugarik irakurlearengana iristeko.

Irakurle zenbaitek hain txalotua duen Euzko-Gogoa-k, gerrateondoko lehenengo hogei urteetan berritutako euskal irakurlegoa ezagutu beharra dauka.

Horregatik, itaunketa bat zabaltzen da aldizkariaren orrialdeetatik.